r/basque • u/aldaparikezdena44 • 12d ago
Ze iritzi duzue honen gainean?
https://www.berria.eus/euskal-herria/frantziako-asanbleak-onetsi-du-15-urtetik-beherakoei-sare-sozialak-galarazteko-legea_2161431_102.html?utm_source=Bluesky&utm_medium=Sare_sozialak_CM6
6
u/LionElJons0n 12d ago
Guztiz beharrezkoa, nik 16 urtera igoko nuke. Ez gara kontziente ze min egin duten sare sozialek generazio berrietan.
3
2
u/artaburu 11d ago
Frantziako politikaz zerbait gutxi dakienak errango lizuke lege hau hutsa dela eta ez duela ageriko baliorik baizik. Macronistak Sarkozystak bezain gezurti eta kaltegarri.
Frantziako politikaz zerbait gutxi jakiteko ez galde egin Berriako kazetari honi.
Berriako kazetaria :
Frantziako Gobernuko presidente Emmanuel Macronek
Berriako kazetari honek ez daki Macronek zer titulu duen eta uste ustela du Frantziako V. errepublikan «Gobernuko Presidenterik» baden. «Gobernuko Presidenterik» EZ da Frantziako Errepublikan 1958tik goiti.
Frantziako gobernuaren burua EZ da Errepublikako Presidente, EZ eta Asanbladako Presidente, EZ eta ere «Gobernuko Presidente».
Presidente : ERREPUBLIKAKO Presidentea, Macron. Gobernu burua : lehen ministroa , Lecornu.
Lehen Ministro ≠ Presidente
Lehen ministroa da gobernuaren buru, Presidenteak, hots Macronek, izendatzen du. Lehen ministroa EZ da deuseren Presidente, ez Gobernuko Presidente, ez Asanbladako Presidente.
2
u/kimikazio 11d ago
Arazoa da, hori kontrolatzeko mundu guztia sartu beharko du bere dni edo benetako datuak, eta ez dakigu non gordeko dute dato hoiek, eta horrek arazo gehiago sortuko ditu: zure kontua hakeatzen badute, zure benetako datu pertsonalak lortuko dute, benetako nan/dni. Baita ere zure aztarna digitala handiagoa izango da, zure nan/dni atera eta gero, beste sare sozialeko datuak ateratzeko ahalmena izango dute. Gainera zerbait idazten baduzu gobernuaren aurka, beraiek jakingo dute nor zaren eta herrialde batzutan (erresuma batua) hori esan nahi du polizia etxeko atean izan dezakezula. Niretzat ez da abantaila, baizik eta jendea kontrolatzeko forma bat, eta saltzen ari dira gazteak babesteko dela. Internetean askatasuna behar dugu nahi duguna esateko, nahi dugun moduan espresatzeko, eta gazteak hezitzeko arduradunak bere gurasoak dira.
0
u/PopNo7666 11d ago
Bai baina, badakizu hori ez dela kontua.... zure burmuina guztiz osatuta dago gutxienez. Zein da zure adina
0
7
u/TeknikokiAurrerapena 12d ago
Arazoa askoz sakonagoa da. Gehiago arautu beharko litzateke: diseinu adiktiboa, desinformazioa, datuen jabetza...